XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pieza honen sexu aldaketa adierazteko beste teoria bat hau dugu: FOR=zLn=-a Dama bilakatu zela, zeren peoia zortzigarren laukira iristean, damajokuan bezala, DAMA deitu baitzitzaion.

Gu ere, Dama deitzera bultzatu gaitu.

Alde batetik, andereak gudara joaten ez zirelako garai hartan, eta bestetik, sexu aldaketa hori nahiko ilun ikusten dugularik, gure alboko hizkuntzetan erabiltzen duten deitura erabiltzea nahiago izan dugu.

Adibidez, frantsesek VIERGE (Birjina) deitzen zioten eta egun DAME deitzen diote.

Eta gainera, laburdurak ere kontuan izan behar dira.

Esate baterako, andere deituko bagenio Alfilaren laburdura berdina luke.

Eta gure ustez Alfila ez dago aldatzerik, zeren oso jatorri argia baitu.

Bestalde, erregina ere dei geniezaioke, baina kasu honetan ere laburdura kontuan izanik, Erregea eta Erregina biak laburdura berdina eramango ligukete.

G - GAZTELUA = (La) Torre.

Dirudienez, petsierazko ROKH (gamelua) deituratik datorkigu pieza hau ROKH hitzak gainean zagitaria duen gamelua adierazi nahi omen du.

Gameluaren konkorrak gainean gudaria zuela, dorrearen antza ote?.

Eta zergatik hartu dugu Gaztelu deitura eta ez dorre edo torre?.

Euskal herrian mendi tontor asko da Gaztelu deitzen zaiona, hara nola Gaztelumendi, Gazteluaitz, Auza-gaztelu, etab.

Beraz, dorre antzeko guztiari jatorriz Gaztelu deitu ote zaion pentsatzen dugu.

Horregatik aukeratu dugu Gaztelu deitura.

Inglaterran gaztelanierazko TORRE hitzari CASTLE (gaztelua) deitzen diote; xakerako ROKH (R) erabiltzen dute.

Gainera dorrea gazteluaren ezaugarria dugu.

Beraz, pieza honen ideia gaztelua da, nahiz eta, dorre irudiaz aurkeztua izan.

ENDROKE - ERROKE = Enroque.

Lehenengoa hiztegietan agertzen da, baina bigarrena litzateke egokiena gure ustez.

Deitura hau pertsierazko ROKH-etik datorkigu, eta denok dakigun bezala euskaraz ez da R-z hasten den hitzik; A edo E ipintzen zaie aurretik.

Beraz, ROKH euskalduntuta ERROKH edo ERROKE litzateke.

Frantsesek ere ROQUE erabiltzen dute mugimendu hau adierazteko.

Baina hiztegietan ENDROKE azaltzen denez, gu ez gara ausartzen ERROKE erabiltzera.

Mugimendu honek zera esan nahi du: Erregea Gazteluaren babesean sartzen dela hobeki defenda dadin.

Ingelesez Castling hitzaz erabiltzen dute (encastillar) Gaztelu-barrutu ideia adierazteko.

A - ALFILA - (el) Alfil.

AL PIL deitzen zioten pertsiarrek elefanteari.

Beraz, hau genuen garai hartako gudetako beste elementua.